miércoles, 23 de abril de 2008

Druida jauna....zer gertatzen zait?...


Halako zerbait esan beharko dutela iruditzen zait ... Osasuna landare jatorriko infusio, pozima eta prestakin anitzen eskutan usten duten pertsonei buruz ari naiz noski. Beharrak ikusita, ez dakit nola ez dagoen gure unibertsitateetan "Druidologia" lizentziatura... Agian Txamanismo Katedradunen gabezia izan liteke arazoa.
Dena den, lehenago edo beranduago gertatu behar zena gertatu da: guztiok ezagutzen ditugun landare dendatan saltzen diren produktu batzuek intoxikazioak eragin dituzte. Marka ezagun bateko produktuek estatuan 9 intoxikazio eragin dituzte eta Europako beste herrialde batzutan beste 15. Antza denez gibeleko arazoak eragin dituzte argaltzeko ziren landare jatorriko produktek. Honen aurrean, nola ez, zerbait egiten dela (noski, beti konpontzeko, inoiz ez aurreikuzteko -"paqué?"-) krisia zabaldu da Osasun Ministeritzatik eta oraingoz "arreta" eskatzen da "kasua argitzen den bitartean". Gainera, denbora gutxian tiroide hormonak zituzten eta postaz saltzen ziren beste enpresa bateko bi produktu aurkitu dituzte... jarrai dezatela mesedez.

Hori bai, populazioarentzako aholkuak ere egiten hasi dira ministeritzatik: "dieta orekatu batekin halako porduktuak ez dira beharrezkoak" eta horrelako sakontasuna daukaten gomendioak. Hori da eraginkortasuna hori. Norbaiti, hasteko halako produktuen merkaturatzeko baldintza zorrotzago eta gogorragoak beharko liratekela bururatuko zaio. Agian. Edo eta zuzenean, eraginkortasun frogatua duten produktuak kontrolpean (osasun profesionalen agindupean) ematera behartzea ere soluzio bat izan daitekeela. Agian. Baina bitartean, a bote pronto. Intoxikazioak egon artean ez da ezer egiten. Eta daudenean, lasai, ez da produktuak debekatzen edo eta legeak zorrozten hasteko moduko arazoa.

Gehiegizko kiloak kentzeko mirakuluentzako tokirik ez duen mundu hontan bedar eta pozimen salmenta negozio oso ona izanik, kontrol eskasa eta legean esparru zabala izanda ... zer espero daiteke..?

Tila bat hartzera nua...

No hay comentarios: