domingo, 23 de marzo de 2008

Maiatzak 28: Nutrizioaren Egun Nazionala


Urtero Nutrizio, Elikadura eta Dietetika Elkarteen Espainiako Federazioak (FESNAD) martxan jartzen duen Nutrizioaren Egun Nazionala maiatzaren 28an ospatuko da. Aurtengo edizioan era egokian antolaturiko dieta osasuntsuak duen garrantzia eta dieta mirakulutsuen arriskua izango dira gai nagusiak. Ekintza honen alde interesgarriena parte hartzea zabalik dagoela da, hots, dietistek hitzaldiak, tailerrak edo proposatu ditzaketen jarduera desberdinekin parte hartu dezaketela Nutrizioaren Egun Nazionalean. FESNADen estekan daukazue informazio guztia: http://www.fesnad.org/


AEDN IV Kongresua Bilbon


Aurtengo urrian Bilbon ospatuko da dietista-nutrizionisten laugarren kongresu nazionala. Sektoreko profesionalentzat zein ikasleentzat elikagaien, elikaduraren eta dietetikaren inguruko azken berriak ezagutzeko elkargune hobezina. Informazio guztia hurrengo estekan: http://www.aedn2008.es/

NAOS II konbentzioaren emaitzak


Otsailean ospaturiko NAOS II konbentzioan elikadura eta bizitza ohitura osasungarrien inguruko gai interesgarriak jorratzeaz gain hauen inguruan egindako jardueratan aritutako nutrizioaren hainbat profesional saritu ziren. Jorratutako gai nagusiak ikastetxetako jantokietan edo eta lantokietan ematen den elikadura, elikagaien etiketan jartzen den informazioa eta obesitatearen datuak izan ziren. Ikastetxeetako menuei dagokienez, hauek umeen elikaduran duten garrantzia aipatzeaz gain, hauen diseinu orekatua egiteko baldintza minimoak ezartzen dituen protokolo orokor baten beharra adierazi zen. Bestalde, umeen eta hauen ingurukoen (familia, osasun langileak) hezkuntza nutrizional egokiaren beharra ikusi zen. Lantokiak langileen osasunean duen eraginari buruz ere hitzegin zen, enpresetan menu orekatu eta osasuntsuak eskeini edo eta jarduera fisikorako ekintzak eskeintzea duen garrantzia aipatuz.

Bilera honetan eman ziren hitzaldien laburpenak eta konbentzioaren ondorio orokorrak AESAN estekan aurkitu daitezke.


miércoles, 19 de marzo de 2008

Jatetxeak obesitatearen aurka eta dieta orekatuaren alde


Accor Services, Dieta Mediterraneoren Aldeko Fundazioak eta AESAN-ek sinaturiko hitzarmenari ezker, estatuko 26000 jatetxe baino gehiagok menu orekatuak eskeini ahalko dituzte. Hitzarmenaren bitartez garaturiko Gustino Egitaraua garatu dute. Egitaraua onartzen duten jatetxeak irudiko bereizgarria izango dute eta aipaturiko erakundeek ezarritako dekalogo bat bete beharko dute. Dekalogo honen arabera bezeroek eskatu ditzaketen menu aukera osasuntsuak eskeini beharko dituzte. Zehatzago, Gustino egitarauaraen dekalogoa honakoa da:

1.-Lehen plateren artean gutxienez hirutik baten barazkiak edo egoskariak izango dira oinarri.

2.-Bigarren platerak hornitzeko barazkien eta egoskarien aukera eskeiniko da.

3.-Postre aukeren artean gutxienez hirutik bat fruta freskoa (osoa edo maneiatua, fruta-mazedonia adibidez), zuku naturalak edo fruitu lehorrak izango da.

4.-Bigarren plater gisa arraina eskatzeko aukera egongo da beti.

5.-Saltsa gehiegi behar ez duten sukalde prestaketak erabiliko dira, lurrunetan, plantxan edo eta parrillan bezalako prestaketak.

6.-Menu erdia eta postrea edo eta anoa erdiekin osaturiko menua eskatzeko aukera egongo da.

7.-Mahaian edateko ura eskeiniko da eta alkoholdun edariak kopaka edo anoaka eskatu ahalko dira.

8.-Entsaladak prestatzeko oliba olio birjina eskeiniko da.

9.-Ogi txuriaren aurrean osoko ogiaren aukera emango da.

10.-Ez da egongo gatzontzirik mahaian bezeroen eskura eta gatz gutxiko menuak eskatzeko aukera egongo da.


Argi dago, behar bezala garatzen bada egitarau hau, jatetxeetan menu osasungarriagoak aurkituko ditugula eta, bestalde, askotan kanpoan jatearen arriskuak arinduko.

Azkenik, sortzen den galdera honakoa da ¿nola kontrolatuko da menu hauen osasungarritasuna? ¿nork eratuko ditu? ... Dietista-nutrizionista bazara nork diseinatu beharko lituzkeen argi daukazu ... ¿ezta?