miércoles, 19 de marzo de 2008

Jatetxeak obesitatearen aurka eta dieta orekatuaren alde


Accor Services, Dieta Mediterraneoren Aldeko Fundazioak eta AESAN-ek sinaturiko hitzarmenari ezker, estatuko 26000 jatetxe baino gehiagok menu orekatuak eskeini ahalko dituzte. Hitzarmenaren bitartez garaturiko Gustino Egitaraua garatu dute. Egitaraua onartzen duten jatetxeak irudiko bereizgarria izango dute eta aipaturiko erakundeek ezarritako dekalogo bat bete beharko dute. Dekalogo honen arabera bezeroek eskatu ditzaketen menu aukera osasuntsuak eskeini beharko dituzte. Zehatzago, Gustino egitarauaraen dekalogoa honakoa da:

1.-Lehen plateren artean gutxienez hirutik baten barazkiak edo egoskariak izango dira oinarri.

2.-Bigarren platerak hornitzeko barazkien eta egoskarien aukera eskeiniko da.

3.-Postre aukeren artean gutxienez hirutik bat fruta freskoa (osoa edo maneiatua, fruta-mazedonia adibidez), zuku naturalak edo fruitu lehorrak izango da.

4.-Bigarren plater gisa arraina eskatzeko aukera egongo da beti.

5.-Saltsa gehiegi behar ez duten sukalde prestaketak erabiliko dira, lurrunetan, plantxan edo eta parrillan bezalako prestaketak.

6.-Menu erdia eta postrea edo eta anoa erdiekin osaturiko menua eskatzeko aukera egongo da.

7.-Mahaian edateko ura eskeiniko da eta alkoholdun edariak kopaka edo anoaka eskatu ahalko dira.

8.-Entsaladak prestatzeko oliba olio birjina eskeiniko da.

9.-Ogi txuriaren aurrean osoko ogiaren aukera emango da.

10.-Ez da egongo gatzontzirik mahaian bezeroen eskura eta gatz gutxiko menuak eskatzeko aukera egongo da.


Argi dago, behar bezala garatzen bada egitarau hau, jatetxeetan menu osasungarriagoak aurkituko ditugula eta, bestalde, askotan kanpoan jatearen arriskuak arinduko.

Azkenik, sortzen den galdera honakoa da ¿nola kontrolatuko da menu hauen osasungarritasuna? ¿nork eratuko ditu? ... Dietista-nutrizionista bazara nork diseinatu beharko lituzkeen argi daukazu ... ¿ezta?

No hay comentarios: