viernes, 11 de abril de 2008

DEPURALINA


Hilabete batzuk direla hainbat komunikabideetan "hondakinak kanporatzeko" lagungarria gisa saltzen zen Depuralina izeneko produktua merkatutik kendu da.

Merkatura atera zenean iragarkietan argaltzeko (hondakinak kanporatzeko) lagungarria zela esaten zen. Hasiera baten gorputzeko gehiegizko gantza kanporatzeko baliogarria zela ere proposatzen zen eta kexa batzuen ondorioz soilik hondakinak kanporatzeko lagungarria dela esaten amaitu zen iragarkietan. Gehiegizko pisu arazoak dituen populazioaren gehiengoak halako produktuak frogatzen dituela jakinda eta baita arazo hoiei beste era baten egin behar zaiela aurre, hainbatetan egiten den izkutuko iruzur baten aurrean geundela jakitea ez zen zaila. Portugalen emandako intoxikazio batzuk agertu arte etaproduktua saltzen zuen enpresaren Osasun erregistro gabezia frogatu arte itxaron da neurriak hartzeko. Beti bezala aurreikusi ordez, gauzak gertatu eta gero kaltea konpontzen.

Elikadura desegokiak eragindako arazoak produktuekin bainao elikadura egokitzen konpondu behar direla ez onartzeak eta bestalde diru iturri bezain iruzur handia diren produktuengan kontrol eskasak mesede gutxi egiten du.

Honen aurrean administrazioaren partez kudeaketa egoki bat beharko litzateke, baina ez hori bakarrik. Dietetika eta nutrizioaren adituen aholkua eta lana beharrezkoa baino premiazko bihurtzen ari da gaurko gizartean, kaleko jendeak jazotzen duen informazioa eta hezkuntza gizarte osasuntsu bat lortzera bideratu beharrean, merkatu gizarte oparo bat lortzeko bideratua bait dago, enpresen oparotasunerako bide guztiak (iruzurra barne) zabalik egonik.
Pisu egokia lortzeko: dietista kontsultatu. Esperimentuak gaseosarekin eta mirakuluak Lurdesen.

No hay comentarios: